Birkite Alonsok 2017an bakarlari gisa hasitako proiektua dugu Birkit. 2000aren lehen hamarkadan Eorann eta Red Carmine taldeetan aritua, 2017an ”Emen” izeneko bakarkako debuta egin zuen.
2021an “Inertzia” izeneko bigarren lana talde formatuan aurkeztu zuen Ilargi Agirre, Mikel Palenzuela eta Patxi Agirrerekin batera.
2024ko urrian “Erosen Heriotzak” izeneko lau abestiko EPa argitaratu dute 10″ko biniloan eta formatu digitalean, Claudio Pavanek Ilargi baterian ordezkatu duelarik. Birkiten berriena maitasun errealen eta idealizatuaren arteko guduaren emaitza da, aitaren heriotzatik eta minbizi-arriskuaren esperientzia pertsonalatik abiatutako odisea.
Abestiak Ander Barriusok (Elektrika Grabaketak) aurtengo irailan grabatu ditu Zarautzko Noise Estudioan. Biniloaren azala eta kontrazalaren diseinua Danel Eizagirre artista ondarrutarrarena da, hitzetan oinarritutako margolana oleoan. Aitziber Orkolagak taldearen argazkiak egin ditu.
www.birkit.eus
birkit.bandcamp.com
www.mukuru.eus